Nortzuk garen

CALDERERÍA AIZKORRI S.L.n, 40 urte eta gehiagoko eskarmentua dugu zerbitzu oso bat eskaintzen: galdaragintzako fabrikazio eta muntatzean, zehaztasunezko laser-ebaketan eta mantentze industrialean.


Kalitatea
ri eta Etengabeko Hobekuntza goiburuan izanik beti, CALDERERÍA AIZKORRI S.L.k bere lekua egin du merkatuan eta etengabeko bilakaera izan du, eta pixkana-pixkana zerbitzuen eta bezeroen zorroa zabaldu du.

CALDERERÍA AIZKORRI S.L. enpresak kalitatea kudeatzeko sistema bat du ISO 9001en arabera, AENOR-ek ziurtatua honako hauetarako:

  • ​Galdaragintza ertain eta arineko piezak produzitzea
  • ​Txapak laserrez ebakitzea, gehienez ere 20 mm-ko lodierakoak eta 6000 x 3000 mm neurrikoak

Egunean-egunean enpresak lanari sendo heltzen dio eta ekinean jarduten du, oso langile kualifikatuekin. Horregatik CALDERERÍA AIZKORRI S.L.  erreferentea da sektorean.

Galdaragintza

Gure produktu eta zerbitzuetan dugun KALITATEA eta laneko SEGURTASUNA dira, INGURUMENAREKIKO errespetuarekin batera, eguneroko lanaren oinarriak CALDERERÍA AIZKORRI S.L. enpresarentzat.


Gure bezeroak gogobetetzeko, behar diren produkzio-bide guztiak ditugu. Akaberarik onena bermatzen dugu gure produktu eta lan espezifiko guztietan.


PRODUKZIOA:
Planotik piezara, fabrikazio prozesua osatuz, ebaketatik hasi eta muntatze eta soldatze-lana bitarte, gure zerbitzuak eskainiz, nagusiki Makina-erremintaren Industriari.

PRODUKZIO-BIDEAK::

  • Kurbatzeko makinak
  • Tolesteko makinak
  • Soldatzeko makinak
  • Daratuluak
  • Zizaila
  • Garabia 12,5 tona arte



Doitasunezko ebaketa

SOLUZIO GLOBALAK LASER EBAKETAN

Zalantzarik gabe, CALDERERÍA AIZKORRI S.L.k lehiatzeko duen gakoetako bat Bystronic laserra da, 4000x2000x20mm mahaia duena, eta horri esker zehaztasun edo doitasunik handienarekin lortzen ditugu produktuak.

Eskabidearen arabera egiten dira, epe errekor batean, era guztietako piezak, 20mm arteko lodierakoak: altzairu-xafla, altzairu herdoilgaitz eta aluminio-ebaketan.

 

 

 

Txaparen dimentsio nominala

TECOI DISK

2 buru

2 mahai 6000x3000 mm

BYSTAR 4020

 

2 mahai 4000x2000 mm

Mantentze Industriala

CALDERERÍA AIZKORRI, S.L.n langileria kualifikatua dugu, urteetako esperientzia duena, eta horri esker mantentze-zerbitzu oso efiziente bat eskain dezakegu galdaragintza industrialean.

 

Gure enpresak soldatzaile homologatuak dauzka eta baita behar diren baliabideak ere, galdaragintza industrialean gure bezeroek eska ditzaketenak oro egiteko.

Kokapena eta harremana

Mezua

Pribatutasun politika onartzen det

Caldereria Azkorri

  • Ctra. Oñate, Km.65
    20230 Legazpi (Gipuzkoa)